XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela, gizakiak nortasun bat ez-ezik, erantzupide bat ere izan dezake: hots, bizitzari erantzun bat eman dezaioke.

Bizitzari askatasun osoaz eta egiaz erantzunaz, alegia.

d) SALBAMENA EDO GIZA-PROLEMAREN SOLUZIOA POSIBLE DELA AURKITZEA Baino, orain arte esanikoa, ez dugu aski.

Azken jomuga hori eta egiteko hori lortu ote ditezkean aurkitu beharrezkoa da.

Aurkitu, alegia, ea, ditekean gauza ote duen gizakiak, bere burua prolema, zailtasun eta sufrimen horietatik ateratzea.

Irtenbiderik, salbamenik ba ote duen jakin.

Gizadiarentzat salbamen esperantzarik ba ote dagoen aurkitu, eta esperantza hori, salbamen garantia hori, giza-prolemaren ahaleko irtenbide hori non dagoen aurkitu.

Horrela, gizona, nortasun batekin, erantzupide batekin eta salbamen esperantza batekin bizi diteke.

Historia zehar, gizakia galdekizun handi bezala agertzen zaigu, galdegile bezala, erantzun bila, irtenbide baten bila, salbamen bila.

Mendez mende galdera berdinak ageri dire funtsean, oin-harrian.

Primitiboen mitiku hizkeran, erlijio hizkeran, filosofia-metafisika hizkeran, hizkera arruntan... nonahi dugularik ere, gizakia Egia baten bila, Irtenbide baten bila, Esperantza baten bila topatzen dugu.

Kristau-sinesduna, giza-izateari zentzu bat aurkitu diolakoan dago.

Sinesdunarentzat, kristau sinestea, ez da beste ideolojien antzeko bat, ez eta beste erlijioen antzeko zerbait, ez da giza-prolemen soluzio-bide bat.

Guztien gainetik, sinestea, bizitzari sentidua ematen dion zerbait du.

Kristautasuna ez da giza-prolemari buruzko ekonomia-irtenbide bat, ez-eta kultura soluzioa ere, ez-eta politika, teknika, sendagintza irtenbide bat ere.

Kristautasuna, bizitzaren aurrean jarrera bat dugu; ekonomian, kultura, gizarte, politiku, tekniku e.a. alderdiak nola bizi adierazten diguna: gizadiaren egiazko jomugara joaz, salbamen orokorrera, erabatekora, guztikora joaz, hemen hasten baina hemen bukatzen ez danera joaz...

Eman dezagun laburki, kristau jarrera zein den bizitzaren aurrean: 3.- KRISTAUTASUNA BIZITZAREN ARGI (ZENTZU) Kristau fedea bizitzaren zentzu bezala hartuaz, bere alderdi nagusien bilduma bat emango dut: (...).